SACEMeri bueltak eta bueltak emoten...
...pasarelei garrantzi gehiago emanez, izaera gehiago lortuz...
... izaera kolonizatzailea hartu dute. Pasarelak zirkulazio funtzioa eta eszenatoki-begiraleku erabilera hartzeaz gain, interbentzio guztia arautuko dute: puntu bertikalak markatuko dituzte, SACEMeko elementu deigarri izango direnak eta komunikazio bertikalak eta sarrerak bere gain hartuko dituztenak eta bolumen berriari zentzua emango diote espazio publikoaren barruan.
Ingurua kolonizatzen hasten dira, eraikin inguruari izaera emanez:
-Iparraldean sarrera bat kokatzen da Villabonako biztanleriarentzat gehienbat. Pasarela biratu eta lurra ikutuz komunikazio bertikalak bere barne kokatuko dira eta bertikalki hasi egingo da herriarentzako puntu deigarri modura. Inguru hontan elementu bertikal honek izango du garrantzia oinezko gunearen barruan.
-Ekialdera barnekaldean dauden bi pasarelak luzatu egingo dira ekitaldiak aire librean egin ahal izateko eta barnekaldean gertatzen denaren isla kanpokaldera ateratzeko.
-Hegoaldean pasarela bat luzatu eta errepidearen beste aldera pasako da, gerora egingo de auzotik sarrera zuzena eukitzeko ArteEszenikoenZentrura inguru oso urbano baten barruan.
-Mendebaldean beste pasarela bat luzatuko da eta bigarren elementu bertikal bat kokatuko da ibai ertzean naturaz inguratua N-1erako puntu deigarriaren funtzioa eta begiratoki erabilera izango duena.
Sortzen joan diren aukerak:
Pasarelak ez dira ez zuzenak ez diagonalak izan behar, pasarelak funtzionalak izan behar dira.
Parking eta auditorioa espazio publikoaren topografian integratu, parking-ak garrantzia hartzen du honen bidez kanpoko jende asko helduko delako ArteEszenikoenZentrura, hau dela eta ez da eskutatzen, espazio publikoarekin bat egiten du eta honetara irekitzen da. Auditorio edo areto nagusia gabaz diskoteka moduan funtzionatu dezake bere izaera independientea dela eta!