miércoles, 2 de diciembre de 2009

SACEM AUZOAREN MEMORIA

SACEMeko birgaiketarekin batera auzo berri bat sortzen da Oria ibaiaren ertzean, auzo honen nukleoa SACEMeko arte eszenikoen zentroa izango da. Eremu hau eraikinaren erabilera eta eskala dela eta, Villabonarekin, Gipuzkoarekin eta lurralde eremu zabalago batekin konektatua egongo da.


ZER ESKAINIKO DIO SACEM-EK LURRALDEARI?
Frantziar hego-mendebalde, Euskadi eta Nafarroarentzat arte eszenikoen munduan programa konpletu bat eskainiko du. Egoera hau eman dadin, lurralde honetako azpiegitura sareak eta Donostiarekin duen hurbiltasunak leku estrategikoan kokatzen dute SACEM.


ZER ESKAINIKO DIO SACEM-EK VILLABONARI?
Villabona eta inguru hurbilarentzat zentro kultural moduan funtzionatuko duen eraikina kokatzean bere inguruan hiriko hazkunde demografikoari mesede egingo dion auzo berri bat sortuko da. Gainera arte eszeniko zentro honen sorrerarekin jende afluentzia berri bat erakarriko da Villabonara, ondorioz hiriaren 3.sektoreari mesede eginez. Auzo berriarerikin batera sortuko diren azpiegiturei esker ez da trafiko fluxua handiagotuko hirian.


ZER ESKAINIKO DIO SACEM-EK VILLABONARI?
Eraikin publiko handi baten sorrerari esker bere inguruan garatuko den auzoak ez du izaera soilik erresidentziala izateko arriskurik. SACEM-ekin batera auzo guztiari lotura ematen dion espazio publiko nagusi bat kokatzen da. Bertan garatuko diren jarduerak egunez eta gauez burutuko direnez auzoa bizirik mantenduko da.


ZEIN IZANGO DA SACEM AUZOAREN ETA VILLABONAREN ARTEKO HARREMANA?
Lotura desberdinak planteatu ditugu bi nukleoen artean. Lehenik eta behin zubi berri bat proposatzen da oinezkoentzat eta bizikletentzat. Bigarren zubi batek kotxeen zirkulazioa bideratuko du, honek hiriarekin harremana sortzeaz gain, N-1arekin lotura izango da. Azkenik, zubi zaharraren bitartez, SACEM auzoa hiriko alde zaharrarekin elkartzen da. Nahiz eta zubi honen egoera kotxeen zirkulaziorako aproposena ez izan, bere horretan ustea erabaki da zubi berriak beregain jasoko duelako zeregin hau. Bestalde, tren geltoki berri bat planteatzen da auzoan Villabona guztiarentzat.


SACEM auzoak eskaintza kultural berri bat emango dio Villabonako biztanleriari, hauek auzo berrira erakarriz.
Auzo berrian komertzio espezializatua egongo da eta baita komertzio kobentzional minimo bat ere, eremu honek Villabonarekiko dependentzi gradu bat izateko eta harremanak indartzeko.

ZEIN DA SACEM AUZOAREN IZAERA?
Etxebizitzak, komertzioa, industri garbia, laborategiak, bulegoak, hotel eta erresidentziak egongo dira.
Dentsitate ertaineko etxebizitza kolektiboen sorrera planteatzen da eta hauen behe oinean komertzioa. Honekin batera SACEM eraikinean emango diren jarduerek behin behineko zerbitzu erresidentzial bat eskatzen dutenez, hotel eta erresidentzia bat kokatzea proposatzen da.
Izaera anitzeko auzo bat lortzeko asmoarekin 2.sektore garbia kokatzen dugu, adibidez, laborategiak, bulegoak eta industri garbiak. Jarduera ekonomiko hauek arte eszenikoen zentroarekin batera auzoa soilik erresidentziala izatea ekidingo du.


Oinezko ibilbide perimetral desberdinak planteatzen dira, bata ibai ertzean eta bestea Donejakue bidetik. Espazio publiko sare bat egongo da auzo guztian zehar, beti ere arte eszenikoen zentroarekin batera sortzen den espazio publikoari lotuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario